BERRIAK
2025.12.11
FUNDICIONES AIZPURUA, EMPRESA XXI aldizkarian
Empresa XXI aldizkari espezializatuak bere azken edizioan, berrikuntzarekiko gure apustua nabarmentzen du:
«Fundiciones Aizpurua, S.A.k 1.000 kg-ko gaitasuna duen indukzio-labe berri bat ezartzeko proiektua du, eta horri esker 3.500 kg gordineko piezak fabrikatu ahal izango ditu. Horrek aukera emango dio bere eskaintza hobetzeko meatzaritza edo energia nuklearra bezalako sektoreetan, non dimentsio handieneko osagaiak fabrikatzen dituen.»
Get your BRONZE!
FAMETAL
2025.11.07
ADVANCED MANUFACTURING MADRID 2025
Advanced Manufacturing Madrid–en parte izatea plazer handia izan da, industriarentzat ezinbesteko topagunea. Berrikuntzaz, networking-az eta aukera berriez betetako bi jardunaldi bizi izan genituen, Fundigex-ekin, Espainiako Fundizio Esportatzaileen Elkartearekin, eta Subcontex Gipuzkoarekin, Gipuzkoako Ganberaren azpikontratazio industrialeko enpresen salmentak bultzatzeko espezializatutako sailarekin batera.
Eskerrik asko bisitatu gaituzuen eta esperientzia hau arrakastatsua izaten lagundu diguzuen guztioi!
Get your BRONZE!
FAMETAL
2025.09.29
GLOBAL FOUNDRY SHOW
Urriak 15, 16 eta 17an, Global Foundry Showen egongo gara, Guadalajaran, Mexikon.
126 Stand-ean ikusiko dugu elkar!
Get your BRONZE!
FAMETAL
2025.06.26
ENPRESA-MISIOA MEXIKON
Aste honetan Mexikon egon gara, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Ganberak bultzatutako ekimenarekin, bertako enpresen nazioartekotzearen aldeko apustuan.
Informazio gehiagorako: Estrategia Empresarial.
Get your BRONZE!
FAMETAL
2025.02.21
GLOBAL INDUSTRIE 2025
Martxoaren 11 eta 14 artean Lyon-en egongo gara, Global Industrie azokan, industria-sektore osoa biltzen duen ekitaldi nagusia, 2.500 erakuslerekin eta 100.000 m²-ko azalera erabilgarriarekin.
Forja eta Galdaketa eremuan egongo gara: stand 6J118.
Get your BRONZE!
FAMETAL
20.11.2024
METALMADRID 2024
Azaroaren 20tik 21era MetalMadriden parte hartuko dugu, Advanced Manufacturing azokan, MetalMadrid, Composites eta Robótica Madrid barne hartzen dituena, 600 erakusle baino gehiagorekin.
9B10 standean ikusiko dugu elkar!
Get your BRONZE!
FAMETAL
28.10.2024
ELMIA SUBCONTRACTOR 2024
Azaroaren 12 eta 14 artean Elmia Subcontractor, azokan parte hartuko dugu, 1975etik martxan dagoen azpikontratazioari buruzko azoka eta urtero 30 herrialdetako 1200 erakusle inguru jasotzen dituena.
Jönköping-en ikusiko gara!
Get your BRONZE!
FAMETAL
01.12.2023
METALMADRID 2023
Azaroaren 15 eta 16 artean MetalMadriden parte hartu dugu, Fundigexekin eta elkartearekin lankidetzan ari diren beste enpresa batzurekin batera.
Get your BRONZE!
FAMETAL
04.07.2023
VISITA DE EMPRESAS JAPONESAS
Get your BRONZE!
FAMETAL
08.05.2023
FINANCIADO POR LA UNIÓN EUROPEA
Iaz instalatutako 155 modulu fotovoltaikoak eta inbertsore fotovoltaikoa Europako Batasunaren sustapen-programaren laguntzari esker, neurri batean finantzatuak izan dira. Unión Europea – NextGenerationEU. #PlanDeRecuperación.
Get your BRONZE!
FAMETAL
20.03.2023
GLOBAL INDUSTRIE 2023
Martxoaren 7tik 10era Frantziako azpikontratazioaren azoka garrantzitsuenean egon ginen, Global Industrien, aurten 2.300 erakusketari eta 38.700 bisitari bildu dituena.
Gu ere erakustetari izan ginen, Fundigex , Espainiako Fundizio Esportatzaileen Elkartearekin eta hari lotutako beste enpresa batzurekin.
Get your BRONZE!
FAMETAL
04.01.2023
ISO 9001:2015
1998an lehenego aldiz gure Kudeaketa Sistemaren ziurtagiria lortu genuenetik, urtero mantentzen eta hobetzen saiatu gara, DNV GL – Business Assurance erakundea akreditatuak emandako ziurtagiriarekin.
Etengabe egiaztatzen dugu helburuen egoera, legezko betekizunak, araudiak eta kontratu-baldintzak, gure proiektu nagusiaren eskakizunetan eguneratuta egoteko: gure bezeroei zerbitzu arduratsua eskaintzea, brontzezko pieza zentrifugatuen galdatzaile gisa.
Eskerrik asko Fundiciones Aizpurua-ko talde bikainari!
Get your BRONZE!
FAMETAL
15.11.2022
ELMIA SUBCONTRACTOR 2022
Azaroaren 15etik 17ra berriz ere Elmia Subcontractor azokan parte hartuko dugu.
Aurten, gainera, Fundigexekin, Espainiako Fundizio Esportatzaileen Elkartea, eta elkarteko kide diren beste 4 enpresekin taldekatuta egongo gara: Mim Tech Alfa, Aceros Moldeados Lacunza, Gamarra eta Fundiciones Garbi.
Get your BRONZE!
FAMETAL
19.10.2022
METALMADRID 2022
Urriaren 19 eta 20an MetalMadrid azokan egongo gara erakusketari bezala.
6B28 Stand-ean ikusgai egongo dira funditzen ditugun pieza batzuk.
Ikusi hemen erakusleen katalogoa.
Get your BRONZE!
FAMETAL
12.09.2022
IMTS 2022, CHICAGO
Irailaren 12tik 17ra Hannover Messe USA azokan egongo gara, Chicago-ko McCormick Place-en, IMTS antolatzen den egoitzan.
Bi azokek hamarkada bat daramate elkarrekin ospatzen, industria-fabrikazioa sustatzeko eta hornitzaileak fabrikatzaileekin harremanetan jartzeko.
Get your BRONZE!
FAMETAL
30.08.2022
EITBko FAKTORIAN ENERGIA HORNIDURARI BURUZ
Igor Olague gure Zuzendaria EITBko Faktoria saioan elkarrizketatu dute, egun hauetan dagoen kezkari buruz, energia hornidura eta kontsumo murrizketaz hitz egiteko.
Nahiz eta tituluan Aitor izena jarri dioten, ez dugu zalantarik Igor dela, bere ahotsa ondo ezagutzen dugu!
Elkarrizketa entzuteko, sakatu hemen.
Get your BRONZE!
FAMETAL
29.07.2022
BRIQUETADORA
Gure RUF briketagailuak bere lehen urtea bete du!
Honi esker, txirbilaren %90 briketan bihurtzen dugu eta lehengaiaren galera %2 murriztu dugu.
Get your BRONZE!
FAMETAL